Fantasiazko izaki hau antzinaroko herri guztietan agertzen zen. Leku bakoitzean, forma eta esangura desberdinak bazituen ere, bere itxura enigmatikoari eutsi zion beti.
Grezian, emakume-itxura hartu zuen. Tebasekoa oso ospetsua izan zen, eta Edipori erronka bota zion hiriko sarreran bertan. Emakume burua zein bularrak, zezen-gorputza, lehoi-atzaparrak eta hegazti-hegoak zituen.
Greziako mitologiaren arabera, bi munstro horiek Mesinako itsasartea zaintzen zuten. Homeroren esanetan, Eszila sei buruko itsas munstroa zen, eta Karibdisek itsas zurrunbiloaren itxura zeukan. Zurrunbilo hori, hain zuzen ere, munstroak ura irensten zuenean gertatzen zen, egunean hiru aldiz.
Itsasarteko bi aldeetan hain hurbil zeudenez, itsasontziek euretako batetik aldendu nahi zutenean bestearen atzaparretan erortzen ziren ezinbestean. Hori dela eta, Antzinarotik, “Eszila eta Karibdis artean” esaldia erabiltzen zuten, gure "ezpataren eta hormaren artean" esaldiaren esangura berbera adierazteko.
Badirudi fantasiazko animalia hau Ekialde Hurbilean sortu zela. Bertatik, Greziako zein Erromako zibilizazioetara iritsi zen, eta gero irudi kristauen osagaia ere izan zen.
Grifoak arrano-gorputza zuen aurreko aldean; eta lehoi-gorputza, atzekoan. Batzuetan, bitan banatutako suge-buztana ere badu. Lehoia eta arranoa eguzkiarekin lotutako animaliak izan zirenez, grifoa izaki ontzat hartzen dute. Greziarrek eguzki-jainkotasuna ere bazen Apolori eta ordain-justiziaren jainkosa zen Nemesisi eskaini zieten. Kristauek, ordea, Kristorekin eta Berpizkundearekin lotu zuten.
Greziako mitologiako izaki honek lehoi-burua, ahuntz-gorputza eta dragoi edo suge buztana dauzka. Batzuetan, sua jaurtitzen irudikatzen zuten. Oro har, oso izaki maltzurra da.
Greziako mitologiako izaki honek giza gorputza eta zezen-burua zeuzkan, eta Kretako Knososeko Labirintoan bizi zen. Antzinako kondairen arabera, Minotauro Pasifaeren, Kretako Minos erregearen emaztea, eta Poseidon jainkoak sakrifizio moduan uhartera bidalitako zezenaren arteko intzestuzko maitasunaren fruitua zen. Urteetan eta urteetan, minotauroak Kretako biztanleak izutu zituen harik eta Atenasko Teseok hil zuen arte.
Antzinako Grezian, sirenek burua zuten; eta, batzuetan, emakume-bularrak eta hegazti-gorputza. Itsaslabar malkartsuetan bizi ziren, eta euren ahotsa ezin gozoagoa eta harmoniatsuagoa zenez, marinelak sorgindu, erakarri eta jan egiten zituzten.
Erdi Aroan, beste era batera irudikatzen hasi ziren. Harrezkero, emakume-gorputza eta arrain-buztana izaten zituzten.
Greziarrentzat, nabigazioko arriskuen sinboloa baziren ere, tentaldien adierazgarri izan ziren Erdi Aroan.
Tifoia Greziako mitologiako jainko primitiboa izan zen. Erraldoia zen, eta bere gorputzak zenbait animalia zituen osagai. Giza gorputza eduki arren, hegoak ere bazituen. Horrez gain, bere hankak sugeak ziren; eta hatzak, dragoiak. Hain garaia zenez, zutik jartzean izarretara ere iristen omen zen. Sua botatzen zuen begietatik, eta urakanak zein lurrikarak sorrarazten zituen.
Zeusek Tifoia giltzapetu zuen Etnan, bera suntsitzen ahalegindu zelako.
Greziako mitologiako fantasiazko izaki hau erdi gizona eta erdi zaldia da. Antzinaroan, gizakien izaera bikoitzaren sinboloa zen: zibilizatua eta basatia, aldi berean. Azpian daraman animalia kontrolatzeko gai den zaldunaren aldean, zentauroa bere funtsezko senen menpe dago erabat. Hori dela-eta, bizioaren sinbolo moduan igaro zen Erdi Aroko mundu kristaura.
Antzinako Grezian, beste mundurako sarrera zaintzen zuen txakurra zen. Hiru buruko txakur moduan irudikatzen zuten, eta, batzuetan, suge-buztana ere bazeukan. Zaindari ezin hobea zen, hildakoak adeitasunez hartzen zituelako, baina bizidunei ez zien beste mundura sartzen uzten, eta hildakoei ez zien itzultzen uzten.
Antzinako Grezian, itsas munstroei jartzen zieten izen hori. Oro har, itsas sugearen itxurako izaki moduan irudikatzen zituzten. Antzinaroko itsasgizonentzat zorte txarra ematen zuen, ekaitzak eta era guztietako hondamendiak zekartzala uste zuten-eta.
Gaur egungo “zetazeoa” terminoak antzinako munstro horren izenean du jatorria.