Mitoak

Amazonen borrokak


Amazonomaquia

Vienako Amazonomakiaren Sarkofagoan, Amazona bat lur jota dago

Teseo Atenasen iraganeko gerra-mito ospetsuenetako baten protagonista da. Pindaroren esanetan, jadanik Atenasko errege zenak, Piritoo lagunarekin batera, Amazonen lurraldera bidaia bat hasi zuen.

Bertan, Teseok emakume gerlarietako bat bahitu zuen, hots, Antiope, iturri batzuen arabera, Hipolita, beste batzuek diotenez, eta Atenasera eraman zuen. Behin hirian, bere emazte egin zuen. Amazonek irain larritzat jo zuten gertakari hori eta Atikari eraso egitea erabaki zuten. Atenasera heltzean, Areopagoan geratu ziren. Eskilok dioenez, leku honek Amazonek Ares gerraren jainkoaren omenez egindako sakrifizioengatik dauka izen hau.

Amazonek Akropoliko muinoetan hasi zuten Atenastarren aurkako lehia. Guda latz horretan Antiope atenastarren alde borrokan hil zen, Molpadia izeneko Amazonak akabatu zuen. Atenastarrek, Teseo buru zutela, Amazonei gogor egin zieten eta Megara ihes egitera behartu zituzten.

 

Itzuli
Top