Louvreko Museoko exaliptro baten, Atena Zeusen burutik irteten da.
Antzinako Greziako narrazio mitologiko guztiekin gertatzen den bezalaxe, Atenaren jaiotza miragarria kontatzen duten bertsio ugari daude. Hesiodororen Teogoniaren arabera, Zeusen lehenengo emaztea Metis ozeanidea, jakituriaren eta zuhurtasunaren pertsonifikazioa, izan zen.
Geak eta Uranok, bikoteak aparteko bi ondorengo izango zituela eta bigarrenak Zeusi Olinpoko erregetza kenduko ziola iragarri zuten. Horregatik, emaztea haurdun zegoela jakin zuenean, Zeusek irentsi egin zuen.
Handik gutxira, Olinpoko erregeak itzelezko buruko mina sentitu zuen eta, jainko errementaria zen Hefestoren laguntzaz, Atena agerrarazi zuen, heldu itxuraz eta armak jantzita. Homeroren esanetan, “Olinpo zabala hontzaren begien indarragatik zeharo astindu zen, lurrak izugarri durundatu zuen inguruan, eta Pontoa purupura koloreko olatuak irauliz hunkitu egin zen”. Heliosek, eguzkiak, bere gurdia Atenak armak laga zituen arte gelditu zuen. Keinu horren bidez, olinpikoak lasaitu egin ziren eta Atena aitaren kutuna bilakatu zen.
Itzuli