Antzinako atenastarren arabera, Poseidonen hiruhotzak Erekteioneko sabaian egin zuen zuloa
Asko dira Heladeko lurralde ezberdinen okupazioen nondik norakoak kontatzen dituzten mitoak eta, nola edo hala, guztiek jainko-jainkosa zaindarien hautaketa justifikatzen dute. Atikaren kasuan, mito horren protagonistak Atena eta Poseidon dira.
Elezaharrak dioenez, Poseidon izan zen Atikara heldu zen lehenengo jainkoa. Lurraldeko jainko nagusi bihurtzeko xedez, modu miragarrian, Akropoliko harkaitzean ur-gaziko putzu bat ernarazi zuen. Antzinako atenastarrek, hiruhortzaren markekin batera, Erekteionean ikus zitekeen Poseidonen itsasoa ondratzen zuten.
Bestalde, Atenak olibondo bat landatu eta handiarazi zuen harkaitz berean, Atika beteko zuten zuhaitzetan lehena. Poseidonen putzua bezala, Atenaren olibondoa Erekteionaren ondoan ikus zitekeen eta atenastarrek persiarren erasoen ostean berpiztu egin zela ziurtatzen zuten.
Bertsio ezberdinetan, olinpikoek, Atenasko erregeak edo hiritarrek bi mirariak epaitzen dituzte eta Atenari ematen diote garaipena. Horrela, Atenasko eta lurraldeko zaindaria bihurtzen dute.
Itzuli