Mitoak

Zentauroen borrokak


Lapita batek -Teseo ziur asko- Partenoiko metopetan zentauro bat hiltzen du

Ugariak dira Tesalia izeneko greziar eskualdeko istorio mitikoak. Garrantzitsuenetako batek, hain zuzen ere, Zentauroen eta lapitarren arteko borrokei buruzkoak, berriro ere, Teseo dauka zeharkako protagonistatzat.

Zentauroen arraza, Zentauro, Hera eta Ixionen semea, Pelion mendiko behor basatiekin elkartu zenean sortu zen. Erdi gizon, erdi zaldi ziren, gudazaleak eta edarizaleak izateagatik ezagunak. Bestalde, Nestorrek Iliadan esaten duenaren arabera, lapitarrak berak inoiz ikusitako gerlari boteretsuenak ziren, Piritoo batez ere. Lapitar buru handi hau Ixion eta Diaren semea zen, beraz, Zentauroen leinu berekoa.

Argosko erregearen alaba zen Hipodamiarekin ezkonduko zela eta, Piritook bere ahaideak, Zentauroak, ospakizunera gonbidatu zituen. Hauek emaztegaia eta beste emakume batzuk bahitzen saiatu ziren. Bertsio batzuen arabera, emaztegaia bortxatzen saiatu omen ziren ere. Irainak Piritoo eta bere lagun Teseo buru zituzten lapitarren eta zentauroen arteko guda sorrrazi zuen. Lehenengoek irabazi zuten eta, ondorioz, zentauroak Tesaliatik kanpo bota zituzten.

 

Itzuli
Top