Erekteionen ondoan, Atenak sortutako olibondoa hazten zen.
Atena hiri greziar bat zaintzen zuen jainkosa bakarrenetako bat zen, baina besteekin gertatzen zen bezala, bere historia polisarekin erlazionatutako mitoz josita zegoen. Garrantzitsuenetako bat Eriktonioren jaiotza zen, Atena atenastarren “ama” bilakatzen baitzuen.
Arrazoi ezberdinengatik, mitoaren narrazio ezberdinen arabera, Hefesto jainkosagatik erakarria sentitu zen eta jazarri egin zion. Atenak errefusatu zuen eta bere hazia lurrera erorrarazi zuen, horrela Gea jainkosa ernalaraziz. Ama Lurra suge-isatsa zuen ume batez erditu zen. Geak, hori ikusi zuenean ikaratu eta haurra Atenari eman zion. Ondorioz, Atena umearen amatzako bihurtu zen.
Atenak Eriktonio otzara edo kutxa baten babestu eta Atenasko errege zen Zekroperen alaben ardurapean utzi zuen, beti ere barruan begiratzeko debeku argiaz. Aglaurok, Hersek eta Pandrosok ezin izan zioten tentaldiari aurka egin eta Eriktonio ikusi zutenean, ikaratuta, Akropolian behera amildu ziren.
Gertakari horren ostean, Atenak berak hazi eta hezi zuen Eriktonio, eta nagusitu zenean Atenasko tronua eman zion. Orduan, Atenasko erregeen leinu berria ezarri zen. Eriktoniok, bere ama Atenaren omenez, Panateneen Jaialdia fundatu zuen.
Itzuli