Mitoak

Jiganteen borrokak


Pergamoko Zeusen Aldareko frisoan, Artemisaren lehoiak jigante baten burua jaten du.

Zentauroen eta olinpiar jainkoen arteko borroka, ordena kosmikoari buruzko greziar tradizioko kontakizun konplexuenetako bat izan zen. Antzinatetik aro helenistikora arte, heleniar guztiek ezagutu izan zuten istorio hau, bai idazkien bidez, zein eskulturen edota margoen bidez.

Jiganteak lurraren, Gearen, semeak ziren. Honek Uranok irendua izan zenean isuri zituen odol-tanta batzuen bidez sortu zituen. Antzinaroan, jigante hitzak tamainari baino, neurrigabeko indarkeriari egiten zion erreferentzia.

Gearen semeek Zeusi eta gainontzeko jainko-jainkosei aurre egin zieten, lurraren jainkosaren eta Uranoren semeak ziren Titanak Tartarora bidali zituztelako. Jiganteen matxinadari kontra egiteko, jainkoek gizaki bati laguntza eskatu behar izan zioten, gezi baten bidez, heriotza-ukaldia eman ziezaien. Atenak Herakles aukeratu zuen heroia arkulari bikaina zen-eta, ia-ia Apolo bezain ona.

Zeus eta bere alaba Atena, Heraklesen laguntza apartaz, jigante arriskutsuenak hil zituzten, Porfirion eta Altzioneo, hurrenez hurren. Zeusek tximista bat jaurti zion aurkariari; Atenak, bitartean, jaioterritik atera zuen berea eta modu horretan garaitezin izateari utzi zion.

 

Itzuli
Top