Mitoak

Iliupersis


Beiruten, Troiako Gudaren eszenak dituen sarkofago baten, Akilesek Hektoren gorpua arrastaka darama.

Dudarik gabe, antzinako Greziako gerra-ziklorik ospetsuena Troiako Gudari buruzko kontakizun historikoa da. Guretzat mito bat den epopeia hau, antzinako greziarren ustetan Antzinateko gertakari historiko bat izan zen.

Borrokaldiaren jatorria Tetis eta Peleoren, Akilesen gurasoen, ezkontzan bilatu behar da. Hala ere, guda bera ez zen Parisek Helena, Espartako errege Menelaoren emaztea, Troiara eraman zuen arte hasi.

Menelaok Parisek bere ohorea iraindu zuela sentitu eta Agamenon anaiari laguntza eskatu zion, baita larrialdi garaian babesa emango ziotela zin egin zuten greziar herri guztiei ere. Greziarrak Troiara bidean ontziratu ziren eta hamar urtez egon ziren bertan borrokan.

Troiako harresiak eroriko ez zirela zirudienean, Ulisesi behin betiko amarrua bururatu zitzaion. Egurrezko zaldi bat eraiki zuen eta barruan bere tropak sartu zituen. Greziarrek amore ematen zutela eta euren sorterrira itzuliko zirela argudiatuz, zaldia troiarrei oparitu zieten, erasoak amaitzen zituztelako froga gisa. Troiarrak sinistu egin zieten eta zaldia hirian sartu zuten. Horrela, garaipena ospatzeko jaiaren erdian, Ulises eta bere gerlariak zalditik irten ziren, gainontzeko greziar tropei bidea zabaldu zieten eta Troia suntsitu zuten.

 

Itzuli
Top