Glosarioa

Bataiotegia

Bataioak egiteko erabiltzen zen kristau eraikuntza exentua. Konstantinoren garaian hasi ziren altxatzen eta Erdi Aroko Italian oso ohikoak izan ziren.

Campanile

Elizetako kanpandorre exentua izendatzeko erabiltzen den termino italiarra.

Zenotafio

Oroitzapenezko hilobi-monumentua, non hildakoaren gorpua ez dagoen ehortzia.

Argizari galdua

Galdaketa-teknika, eskuarki, brontzezko estatuak ekoizteko erabilia.

Lehenengo eta behin, eskultura buztinez egin eta argizarizko kapa fin batekin estaltzen zen. Ekoiztu beharreko irudiaren forma hartuko zuen azal hau, berriro ere buztinez tapatu eta labean sartzen zen, argizaria desegin eta azken estalkian egindako zuloetatik irten zedin. Hutsik zegoenean, buztinezko karkasa urtutako brontzez betetzen zen. Modu horretan, materialetan aurreztuz, eskultura handi eta hutsak egin zitezkeen.

Zinbria

Behin-behineko egitura, egurrezkoa jeneralean, arku, ganga edo kupula bat eraikitzeko euskarri gisa balio duena.

Komitentea

Artelan baten enkargua egin edo haren gastuak ordaintzen dituena.

Condottiero

Italiako hiri-estaturen baten zerbitzuan dagoen gerlari-mertzenarioa izendatzeko termino italiarra.

Contraposto

Artean askotan erabilitako gorputzaren posizioa, non zango bakarra den eskultura osoaren euskarria eta beste hanka libre geratzen den.

Gurutze latindarra

Erlijiozko arkitekturan, besoen luzera ezberdina duen gurutze formako elizaren oinplanoa deskribatzeko erabiltzen den terminoa.

Formella

Eskuarki metalezkoa izaten den dekorazio-objektua izendatzeko erabiltzen den italiar terminoa. Marmolezkoa, zeramikazkoa edo egurrezkoa ere izan daiteke eta forma geometriko batean txertatutako erliebea izaten da. Ateak, hormak eta sabaiak apaintzeko erabili ohi da. Lan hauetan erabilitako gaiak historikoak edo erlijiosoak izaten dira, kokatua dauden lekuaren arabera.

Manierismo

Pizkunde Betea eta Barrokoaren artean, gutxi gorabehera 1520 eta 1600 urteen artean, ekoitzitako arte italiarra aipatzeko erabiltzen den terminoa.

Musibo

Mosaikoekin zerikusia duena.

Epistolaren habeartea

Eliztarren ikuspegitik, aldarearen eskumako aldean kokatutako habeartea.

Ebanjelioaren habeartea

Eliztarren ikuspegitik, aldarearen ezkerraldean kokatutako habeartea.

Opera

Florentziako Errepublikak sortutako eta eraikin bat egiteaz arduratu behar ziren administratzaileek, artistek eta langileek osotutako erakunde laikoa.

Pietra serena

Batzuetan arkitekturan, besteetan eskulturan erabiltzen zen hareharri grisari deitzeko italiar terminoa. Toskanako arkitekturan oso ohikoa da, Florentziakoan batez ere. Ez zen hormak osorik egiteko erabiltzen, kolomak, erlaitzak edo nerbioak bezalako elementu bakanetarako edo apaingarrietarako baizik.

Polilobulatu

Gingil anitzek osatua. Terminoa bai arkuetarako, zein gingilez dekoratutako apaingarrietarako erabil daiteke.

Porfido

Haitz trinko eta gogorra, substantzia amorfo batez eratua, eskuarki iluna izaten dena eta feldespatoa eta kuartzoa izaten dituena.

Signoria

Erdi Arotik Pizkunderainoko Florentziako gobernu-organoa. Zortzi Gremio Nagusietako maisuek osatzen zuten eta, bi hilabetetan behin, Gonfaloniere de Giustizia hautatzen zuten.

Tabernakulu

Imajina sakratuak gordetzeko, fatxada batekin, tenplu baten antzera, dekoratutako hilobia.

Tondo

Horman hondoratutako eta inguruan moldurak dituen apaingarrietarako erabiltzen den italiar terminoa. Barrualdea dekoraturik izan dezake. Pizkundeko Florentzian zeramika apaingarriak beiraztatuz eginak izaten ziren.

Trecento

XIV. menderako erabiltzen den italiar terminoa.