Fidias (K.a. V)
Greziar eskultore famatuena, nahiz eta bere obrarik gordetzen ez den. Bere izenaren inizial grekoa, φ, Urrezko Zenbakia, hau da, proportzioen perfekzioa adierazten duen zenbakia izendatzeko erabiltzen da.
Homero (K.a. VIII)
Greziar poema epiko ospetsuenak, Iliada eta Odisea, idatzi omen zituen olerkari grekoa.
Jean-Antoine Houdon (1741-1828)
Frantziako neoklasizismoko eskultore famatuena. Bere erretratuek bereziki ospetsu egin zuten, hauetan garaiko gizon modernoaren espiritua ezin hobeki irudikatzen jakin baitzuen.
Lisipo (K.a. IV)
Siciongo eskultore grekoa, Polikletoren Kanona berraztertzeagatik oso ezaguna. Berak sortutako eskolari esker, bere estilo luzanga eta liraina heleniar munduan zehar hedatu zen eta nazioarteko ospea lortu zuen.
Perikles (K.a V)
K.a. 461etik 429ra arte, hots, hiriak pairatutako izurriaren ondorioz hil zen arte, Atenas gobernatu zuen estatu-politikaria. Hiri honetako kultura-sustatzaile nagusiena izan zen, eta urte batzuk lehenago persiarren aurkako gudetan suntsitua izan zen Akropolisaren berreraikitze lanak zuzendu zituen.
Pitagoras (K.a. V)
Greziar filosofoa. Bere izeneko eskola sortu zuen, zeinak ordena matematikoak Unibertsoa zuzentzen zuela baieztatzen zuen. Bere teoriak, bai garaikideen artean, zein ondorengoen artean, entzute handia izateaz gain, mendebaldeko filosofiaren eta zientziaren oinarri bihurtu ziren.