Giza gorputza. Edertasun perfektua

Dorifororen soina. II. mendea. Vienako Artearen Historiaren Museoa
Dorifororen soina. II. mendea.
Vienako Artearen Historiaren Museoa

Artista grekoek, gizakia gauza guztien neurria zela baieztatzen zuten. Aro klasikoko arauari jarraituz, giza gorputz perfektua irudikatzen ahalegindu ziren.

Hala ere, edertasunaren idealak ez ziren berdinak izan gizonezkoen eta emakumezkoen kasuan. Ezberdintasun fisiologikoak eta anatomikoak alde batera utziz, gizon- eta emakume- modeloek izaera jakin bat adierazten zuten, hau da, gizonak eta emakumeak polisean, gizartean bizi ziren izakiak izanik, bete behar zuten estereotipo sozial eta kulturalaren irudia ziren.