Polikleto (K.a. V)
Argosko eskultore klasikoa, eskulturari buruzko lehenengo eskuliburu teorikoa idazteagatik ezaguna, zeina Kanon deitu zuen. Nahiz eta gaur egun ez den gordetzen, badirudi Kanonaren teoriak Doriforo izeneko figuran gauzatu zirela.
Giovanni Battista della Porta (1535-1615)
Bizitza era askotariko ikerketa zientifikoak egiten eman zuen Errenazimentuko jakintsua. Fisiognomia bezalako lan ezagunak egin zituen eta ganbera iluna asmatu zuen.
Afrodita Edertasunaren, maitasunaren eta emankortasunaren jainkosa grekoa. Erromako Venusarekin parekatzen da.
Apolo
Musikaren, poesiaren eta matematikaren jainko grekoa. Batzuetan argiarekin erlazionatuta agertzen da eta beraz, eguzkiarekin ere identifikatzen da.
Arketipo
Objektu edo norbanako baten berezko ezaugarriak batzen dituen modeloa.