Arte neoklasikoan aurreko garaiko erretratu psikologikoaren tradizioarekin jarraitu zen, nahiz eta estilo berriaren berezko printzipioetako batzuk gehitu zizkion.
Garai horretako artistak, aurreko garaietan erabilitako antzeko motiboak erabiliz, “klasiko modernoak” izatera hel zitezkeen obrak sortzen saiatu ziren. Errenazimentuan edo Barrokoan bezala, jaun gorenak izan ziren batez ere erretratatuak: estatu-politikariak, filosofoak, idazleak eta musikariak.
Orduko erretratugile ospetsuenak, Jean-Antoine Houdonek, modeloen itxura fisikoari oso fidela izaten jakin zuen. Hain zen handia doitasun anatomikoa, ezen figurak bizirik zeudela ziruditen. Trebetasun horri esker, eskultoreak gizon modernoaren nortasun ideala inork bezain ondo irudikatzen jakin zuen.