Polikletoren kanona


Doríforoa. K.a. V. mendea. Napoliko Arkeologi Museo Nazionala
Doríforoa. K.a. V. mendea.
Napoliko Arkeologi Museo Nazionala
Doríforo 7 cabezas  

Iturri klasiko eskas batzuei esker, Polikletok Kanonaren bidez lortu nahi izan zuenaren ideia orokor bat egin dezakegu. Bere liburuan, eskultore batek egindako lehenengo eskuliburu teknikoan, Argosko artistak obretan erabili zituen proportzioen eta neurrien sistema ez ezik, bere teorien oinarri izan ziren ideia filosofikoak ere bildu zituen.

Gaur egun nahikoa zaila da irudikapen-sistema honetan indarrean zegoen modulua ziurtasunez ezagutzea, nahiz eta orokorrean, ezaugarri nagusiena gorputzaren altuera totala buruarena zazpi halako zela onartzen den.

Baina Kanona haratago zihoan. Polikletok benetan uste zuen ez zituela soilik balore estetikoak sortzen, baita moralak ere. Beretzat eskultura ez zen bakarrik artea artearen truke, baizik eta gorputza eta espiritua, adimena eta ekintza baitan hartzen zituen perfekziora heltzeko modu bat.