Bildumak eta bildumagileak


Busto de Pericles. Siglo V a. C. Museo Arqueológico –Nacional de Atenas
Belvedereko Torsoa. K.o. I. mendea.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Errenazimentuan, erromatar jauregi guztietan jabeen ospea Europan zehar hedatzen zuten antigoaleko lanen bildumak zeuden. Bat-batean Erroma etengabeko indusketetan murgilduta aurkitu zen, zeinetan era guztietako antzinako estatuak aurkitzen ziren.

Hiru dimentsioko artelan hauen ugaritzeak orduko produkzio artistikoaren aukerak handitzen lagundu zuen. Artistek euren askatasuna, edukiei eta formei zegokienez, handitzen zela ikusi zuten eta horrekin batera, testu klasikoetan agertzen ziren lanen eragina zuzenean zein zeharka onartzen zuten.

Garaiko ia artista guztiek Erromako Elizak ardura bereziz babestu zituen bilduma horietara iristeko aukera izan zuten. Aita Santu eta Cesi, Andrea della Valle, Ipolito d’Este edo Farnese bezalako kardinalek, orduko ilustratzaileek eta grabatzaileek betiereko hirian aurki zitezkeen edertasun klasikoaren adibideei buruz argitaratutako gidaliburuei esker, beren bildumek laster nazioarteko ospea lortu zutela ikusi zuten.