Atenas Erroman

Arantzaren umea. K.a. I. mendea. Bilboko Artelan Berreginen Museoa
Arantzaren umea. K.a. I. mendea.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Inperioaren hasierako urteetan, Atenas Erromako eskultura-ekoizpen gune nagusia bilakatu zen. Enperadoreak ezarritako adibideari jarraituz, erromatar patrizioek beren villak Periklesen garaiko Atenasen iragan loriatsuan inspiratutako eskultura grekoez apaintzea atsegin zuten.

Greziar kutsuko obra hauek funtzio jakin bat izaten zuten. Horma-hobietan edo barrualdean jartzeko zirenak margotu edo urreztatu egiten ziren. Kanpoaldean kokatzeko zirenak berezko eran uzten ziren. Kopiek ez zuten derrigorrez jatorrizkoaren neurri eta konposizio bera izan behar. Eskuarki Atenasen zizelkatzen ziren eta Erromara ia amaituta zeudenean esportatzen ziren, azken leunketa baino falta ez zitzaienean, bidaian hondatu ez zitezen. Bezeroak bereziki aberatsak baziren, eskultoreek beraiek ere bidaia egitea posible zen, pertsonalki lana amaitzeko.