Greziar artea mendebaldeko artearen genesitzat jo daitekeen arren, aro klasikoko artistek ez zuten erretratoaren generoa landu.
Arte helenistikoaren hasierarekin, lehenengo erretratu greziarrak azaldu ziren. Orduko kosmopolitismoaren eraginez, artistak, aurreko garaietan aurpegietan zokoratutako sentimenduez ez ezik, heleniar kultura partekatzen ez zuten herriak gizatiartu egiten zituzten aspektu etnografikoez interesatzen hasi ziren. Gero eta pertsona gehiagoren irudiak egiten ziren. Jada jainkoak, heroiak eta atletak ez ziren inspirazio iturri bakarra. Adinekoak, haurrak, ederrak edo ez hain ederrak eskultoreen katalogoetan gehitu ziren eta orduko gustuen adibide bitxi eta adierazgarriak utzi zizkiguten.