Erretratua Errenazimentuan


Busto de Carlos V. Siglo XVI Museo de Reproducciones Artísticas de Bilbao
Carlos V.aren busto XVI. mendea.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Erdi Aroko geldialdiaren ostean, Errenazimentuan erretratuaren generoa berreskuratu zen, baina garaiako interes filosofiko humanistikoarekin bat zetozen ekarpen propioak gehitu zitzaizkion.

Orduko tratatu askok norbanakoaren nortasuna animalien portaerarekin pareka zitekeela zioten. Horrela izanik, arrano edo lehoi baten antza izateak, gizabanakoaren izaera baldintzatzen zuen, Giovanni Battista della Portaren De humana physiognomonia liburuan defendatzen zen bezala.

Xede psikologiko nabariaz egindako erretratu hauek, Errenazimentuko familia ospetsuenen hiriko jauregi eta landetako villa ikusgarrietan apaingarri bikainak izan ziren, bertan gordetzen baitzituzten beren eskultura bildumak.