Bizimodu bat


Parisen Epaiketa. I-II. mendeak. Museo Britanniarra
Parisen Epaiketa. I-II. mendeak.
Museo Britanniarra
© The Trustees of the British Museum

Aro Modernoan, Parisen Epaiketaren istorioa norbanakoak jarraitu beharreko bizimoduaren adibide moral bezala berreskuratu zen, nahiz eta askotan gorteko amodioari buruzko eszena batekin mitologiarekin baino zerikusi handiagoa izan. Betiere istorioko protagonistak hiru bizibideren artean aukeratu behar zuen: Heraren boterearen, Ateneak irudikatzen zuen borrokaren eta Venusen maitasunaren artean.

Interpretazio gehienen arabera, Parisek ez zuen egoki aukeratu, tentazio sentiberak aukeratu eta betiko aintza eman ahal zioten bideak alde batera utzi zituelako. Hala ere, artista batzuek aukeraketarekin ados eta amorantearen rolaren alde agertu izan ziren.