Venus


Venus agachada. Siglo III a.C.
Makurtutako Venus. K.a. III. mendea
Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Greziar panteoiko jainkotasun guztien artean, Afrodita, edo Venus erromatarrentzat, historiako jainkosarik ezagunena izan da. Gaur egun ere, aintzinako greziarrek berarengan ikusten zituzten edertasunaren eta sentsualitatearen baloreen ikur izaten jarraitzen du.

Bere irudiak, bai jainkosaren edota emakume ederraren itxuraz, Afrodita, Mona Lisa edota Marilyn Monroe deitzen dela, garai guztietako artelanetan konstante bat da.

Historian zehar, kultura eta gizarte bakoitzak jainkosari balore ezberdinak esleitu dizkio, batzuk greziar garaira hurbilagoak beste batzuk baino. Sentsualitatearekin eta plazer fisikoaren bilaketarekin zerikusia duten aspektuek gaur egun arte iraun dute, askotan gutxiezpen-zentzu argi batez, eta eguneroko hiztegiaren parte izatera heldu dira, adibidez, afrodisiako bezalako terminoen bidez.