Antzinako Greziako zatiketa politikoak, historian zehar, lurraldearen edo ekonomiaren interesen arabera aliatzen edota borrokatzen zuten polisen arteko liskarrak sortu zituen. Arrazoi bakarra izan zuten polis guztiek bat egiteko: aurkari komun bati aurre egitea, Persiari, alegia.
Horrelako gizarte batean, entrenamendu militarra hiritar guztien funtsezko betebeharretako bat zen. Kasu batzuetan, Espartakoan adibidez, poliseko gizartearen oinarria zen.
Heziketa fisikoaren garrantzia zela eta, hiri guztietan entrenamendurako gimnasioak zeuden. Atleta-gerlariek ez zieten bakarrik polisaren etsaiei aurre egiten, sorterria ondratzeko xedez, Greziako Jaialdi Panheleniar garrantzitsuenetan ere parte hartzen zuten.