Ulisesen emazte leiala zen Peneloperen mitoak, etxearen eta seme-alaben zaindari zen emazte grekoaren eredua ezin hobeki azaltzen du.
Ulisesek hainbeste urte Itaka sorterritik kanpo igaro bazituen ere, bere emaztea eta Telemako semearen ama, Penelope, heroiari fidel izan zitzaion beti. Greziar andere handien ohiko lanak egiten zituen, irutea eta ehotzea. Penelopek ezkontzeko mandatu egitera, eta horrekin batera irlako tronuaren bila, joaten zitzaizkion gizonezkoengandik ihes egiteko amarrua antolatu zuen.
Andereak, ezkongaia aukeratu baino lehen ehuntzen zebilen oihal zatia amaitu behar zuelako aitzakia jarri zuen. Egunez lana ahalegin handiz egiten zuen, baina gauez, itxaronaldia luzatzeko, ehotutakoa desegiten zuen.
Modu horretan, Ulisesen emazteak aukeraketa atzeratu ahal izan zuen, ezkongaiak iruzurraz jabetu ziren arte eta berau sahiestezin bihurtzen zen arte. Baina ordurako, Ulisesek lehiakide guztiak garaitzeko sasoiz heltzea lortu zuen.