Erlijioak artelan jakin batzuei mugak jartzen zizkien garaian, gai mitologikoen berreskuratzeak pintore eta eskultoreei obretan, zentsuratuak izateko beldurrik gabe, biluziak agertzeko bidea eman zien.
Parisen Epaiketa hiru emakume biluzi hiru jarrera ezberdinetan irudikatzeko aitzakia ezin hobea izan zen: aurrez aurre, albora begira eta atzera begira. Horretaz gain, garaiko damen edertasuna laudatzea ahalbidetu zuen, zeinei ederrenarentzako sagarra ematen zitzaien.