Emakumeek greziar gizartean zuten rola jainkosen, birginen eta apaizen irudikapenaren bidez adierazi zen artean.
Antzinako Grezian emakumeen egunerokotasunak etxeaz kargu egitean, seme-alaben hezkuntzan eta familiaren batasuna zaintzean zetzan. Emakumeak erlijiozko jaialdietan eta ospakizunetan soilik parte hartzen zuten. Hori zela eta, emakumeen irudikapen artistikoak bi aspektu hauei buruzkoak izaten ziren.
Biluztasuna gizonen artean berezko ezaugarri bat izan bazen, emakumearen kasuan garai jakin batzuetan bakarrik gainditu zen tabua izan zen. Hala ere, gainditzea oso tarte laburrean lortu zen eta ia beti Afroditaren ugalkortasunean arreta jarriz, beti ere ahultasuna nolabait agerian utziz.
Orokorrean, emakume gorputza eratzean, eskultoreak modelotzat gizonezkoa hartzen zuten eta honi emakume itxura ematen zioten, gorputza kurbatuz, bular txikiak jarriz eta gerri zein aldakak asko nabarmenduz. Modu horretan, emakumeek, jainkosek batez ere, boteretsuak eta sendoak ematen zuten.