Parisen Epaiketa


Hidria de figuras rojas. S. V a.C. Museo Británico
Irudi gorrien hidria. K.a. V. mendea.
Museo Britaniarra
© The Trustees of the British Museum

Tetis eta Peleoren arteko ezkontza zela eta, Olinpo mendian oturuntza bat prestatu zen, zeinera jainko-jainkosa guztiak gonbidatuak izan ziren, Eris, diskordiaren jainkosa, izan ezik. Hau suminduta, ospakizunaren erdian agertu zen eta Hera, Atenea eta Afrodita eserita zeuden mahaiaren gainera urrezko sagar bat bota zuen, non hauxe irakur zitekeen: “ederrenarentzat”.

Jainkosek, sagarragatik borrokan, Zeusengana jo zuten bitartekari izan zedin, baina honek mendian bere artaldeak bazkatzen zebilen Parisi, Troyako errege zen Priamoren semeari, eman zion epaiketaren ardura. Hermesek jainkosak artzainaren aurrera eraman zituen eta hauek, aukeratuak izateko xedez, opariak eskaini zizkioten gazteari: Herak mundu osoaren jabetza; Ateneak gudaroste guztiak garaitzea; eta azkenik, Afroditak emakumerik ederrenaren maitasuna.

Parisek Afrodita egin zuen garaile eta jainkosak Helena bere senarraren, Menelaoren, etxetik hartu eta artzainari eskaini zion. Bahiketa horren ondorioz eman zitzaion hasiera greziar mitologiako kondaira famatuenari, hau da, Troiako Gudari.