Homeroren Iliadak kultura grekoan heroiaren irudiak zertan zetzan argi eta garbi erakusten digu. Heroiak, dudarik gabe, heleniar erlijioaren aspektu nabarietako bat ziren. Ez ziren bakarrik aretearen, hau da, bikaintasunaren bilaketaren ikurrak, zinezko jainkoak baizik eta polisean eta santutegietan gurtzen ziren.
Jainkoen eta gizonen ezaugarriak izateagatik, greziar gizartean indarrean zeuden baloreen pertsonifikazioa ziren: bertutea, noblezia, aintzaren bilaketa, polisaren defentsa… Ez hori bakarrik, eskulturak sortzeko aitzakia aproposa ere baziren, aurretik aipatutako ezaugarri guztiak gorputz gihartsuetan adierazi baitziren.