Gizonaren gorputza


Zeus/Poseidon. K.a. V. mendea. Atenaseko Arkeologi Museo Nazionala
Zeus/Poseidon. K.a. V. mendea.
Atenaseko Arkeologi Museo Nazionala

Jainkoak, heroiak eta atletak izan ziren greziar artean gizonezkoen ereduak. Beraien bidez, artistek greziar gizartean indarrean zeuden idealak erakutsi ahal izan zituzten: hiritartasuna, bertutea eta bikaintasunaren bilaketa.

Gazteak izan arren helduak diren eta eskuarki biluzik dauden gizonen gorputzek, ezin hobeki osatutako anatomia erakusten dute, non gihar indartsuak tenk ikus daitezkeen eta ekintza gogoangarri atletikoak edo militarrak irudikatzen diren. Figuren naturalismo idealizatua betazal astunak eta aho txikiak dituzten aurpegi hotz eta biribiletan islatzen da. Azken finean, gizonaren gorputz biluzia poliseko gizartearen metafora baino ez da.