Lisiporen kanona

Apoxiomenos. K.a. V. mendea. Vatikanoko Museoak
Apoxiomenos. K.a. V. mendea.
Vatikanoko Museoak
Doríforo 7 cabezas  

K.a. IV.mendean, Polikletok bere kanona zehaztu eta ehun urte geroago, honek inspiratuta, Lisipok proportzio-sistema berri bat sortu zuen, zeina anitz mende geroago, Errenazimentuan, greziar edertasunaren paradigma bihurtu zen.

Lisipok Polikletoren proportzioak zortzi burutara luzatu zituen, horrela bere figurak arinagoak, erakargarriagoak eta altuagoak bilakatu ziren. Dotoretasunaren eta naturalismoaren bilaketak giza gorputz perfektuari buruzko ikuskera zaharrak baztertzera eraman zuen, Naturaren irudikapen subjektibotik alde eginez, zeinari dotoretasun eta egunerokotasun kutsu bat gehitu zion.

Polikletok contrapostoaren mugak inork baino hobeto ikertu bazituen, Lisipok mugimenduaren eta estatismoaren arteko konbinazio perfektua sortu zuen. Grezian egindako eskultura multzoan ohikoak ez ziren gaiak erabili zituen eta ez hori bakarrik, Apoxiomenosaren kasuan bezala, eskultura bakarrean mugimendu ezberdinak erakustera heldu zen.