Glosario

Terminoak

Klasizismoa
K.a. V.mendea eta K.a.IV.mendearen lehen erdia barne hartzen dituen greziar artearen goieneko aldia. Orduko produkzio artistiko aipagarriena Atenaskoa izan zen eta Partenoia da adibiderik ospetsuena.

Contraposto
Eskulturak kokatzeko modua, zeinaren bidez gorputzeko pisu guztia zuzen mantentzen den zangoetako baten gainean ezartzen den, beste zangoaren belauna arinki tolesten den bitartean.

Eneas
Troiar heroia. Erromatar mitologiak Erromako fundatzaile izan zen Romuloren arbasotzat jotzen zuen. Virgiliok idatzitako Eneida olerki latindarraren arabera, Eneasek Troyaren azkena heldu baino lehen alde egin zuen bertatik eta Mediterraneoan zehar bidaia luzea egin ostean, Laziora heldu eta bertan finkatu zen.

Sokratesen eskola
Sokratesen ideietan oinarrituta sortu zen eskola filosofikoa. Platonen, bere ikaslearen, ideietan izan zuen jarraipena.

Esparta
Antzinako Greziako hiria, bertako hiritarrek zuten entrenamendu militar gogorragatik batez ere ezaguna.

Jaialdi Panhelenikoak
Kirol, poesia eta musika jaialdiak, non Antzinako Greziako hiri guztiek parte hartzen zuten. Famatuenak Olinpian ospatutakoak izan ziren, baina antzinateko beste santutegi batzuetan ere egin ziren, Delfosen zegoen Apoloren satutegian, esate baterako.

Siguente
Anterior