Glosario

Terminoak

Hektor
Greziarren aurkako borrokan garaile izan zen Troiako heroia, Priamoren semea eta Parisen anaia. Hektorrek bere hiriko harresiak defendatu zituen, Akiles greziarrak dueluan hil zuen arte.

Helenismo
K. a. IV. mendearen amaieratik Greziako erromanizaziora arte, K.a. I. mendean, doan arte greziarraren azken garaia. Artelanetan ikusten den mugimendua eta sentimendua ezaugarri nabarienak ditu. Adibide aipagarrienen artean Pergamoko Zeusen Aldarea edota Samotraziako Garaipena aipa daitezke.

Hera
Greziako jainkosarik garrantzitsuena, Zeusen emaztea. Ezkontza eta familia batasunaren zaindaria, botere eta nagusitasun ideiekin lotzen da, Olinpoko erregearen ezkontide bezala.

Iliada
Homerok idatzitako olerki epikoa. Bertan Troyako azken urteko setioa eta hiriko suntsiketa kontatzen dira.

Neoklasizismo
XVIII. mendeko garai artistikoa. Estilo honen ezaugarririk funtsezkoena antzinate klasikoaren formetara itzulera da.

Oligarkia
Gobernu forma non aukeratutako bakar batzuk boterea dute.

Patrizio
Antzinako Erroman, lehenengo tribu-fundatzaile primitiboen ondorengoak aipatzeko erabiltzen zen hitza. Honek ziren Erromako noblezia eratzen zutenak.

Siguente
Anterior