Greziar edertasunaren ideiak barne hartzen zuen kontzeptu moraletako bat arete izenekoa zen. Terminoa hitzez hitz itzultzea zaila da, baina biztanle orok bizitzan zehar norbera, bere leinua eta polisa ondratzeko egin behar zuen bikaintasunaren eta bertutearen bilaketari egiten zion erreferentzia.
Garai arkaikoez geroztik, aretea familia onenen ondare izan zen eta bai gorputza zaintzearen eta sasoian egotearen bidez, zein gerra-balentrien, kirolen edota oratoriaren bidez landua izan behar zen. Oligarkek hiri-estatuaren defentsarako armak dohaintzan ematen zituzten eta, beharrezkoa bazen, “herio ederra” (kalos tanatos) hartzeko prest egoten ziren. Hori dena jainkoen aurrean ondratuak izateko eta beste guztien artean nabarmenduko zituen bikaintasunera heltzeko egiten zuten.