Antzinateko beste kultura batzuetan ez bezala, greziarrek biluztasuna begi onez ikusi zuten eta artean islatu zen.
Ez Egipton, ez Mesopotamian ezta Erroman ere ez zen biluztasuna ongi ikusia izan. Zibilizazio guzti horietan ahultasun-adierazle eta etsaiaren aurrean porrotaren irudi izan zen. Grezian, aitzitik, unerik gorenean zegoen gizon gaztearen gorputz atletiko biluzia, gizarteak irrikatzen zituen bertuteen ikur bihurtu zen.
Gimnasioetako biluztasuna hiritar guztien ardura bihurtu zen. Gorputz biluziak esparru militarrarekin lotura zuzena zuen: gizona borrokan hasteko prest agertzen zen, nahiz eta ahula zela jakin. Polis batzuetan, Atenasen esate baterako, gizonen eta emakumeen rolen arteko bereizketa argia ezartzeko balio izan zuen. Modu horretan, gizona esparru publikoan gizarteratzen zen bitartean, emakumea etxera lotuta zegoen eta, nola ez, bigarrenei zegokienez, biluztasuna txarto ikusia zegoen.