Cleobis eta Bitón


Cleobis eta Biton. K.a. IV. mendea. Olinpiako Arkeologi Museoa
Cleobis eta Biton. K.a. IV. mendea.
Olinpiako Arkeologi Museoa

Cidipe, Hera jainkosaren emakume-apaiza, Argos sorterritik Heraren omenezko jaialdi batera zihoan. Bidean, gurdiari tira egiten zioten idiak nekatuta zeudenez, gelditu egin ziren eta Cidiperen semeek, Cleobisek eta Bitonek, gurdia bultzatu zuten 45 estadiotan zehar, Heraren santutegiraino.

Amak, semeek erakutsi zuten jainkosarenganako debozioagatik hunkituta, berentzako jainkoek pertsonei egin ziezaieketen oparirik onena eskatu zuen. Jainkosari egindako jaiaren ostean, bi gazteak tenpluan lo geratu ziren betiko.