Erretratua mendeetan zehar norbanakoaren forma sentikorren esentziak igarriz hobetzen saiatu den genero artistikoa izan da. Aurpegien, gorputzen, jarreren, jantzien, baita irudikatuak direneko inguruaren arabera ere, gizabanakoen nortasunak, asmoak edota ahultasunak antzeman daitezke.
Artistek erretratuetan, edertasuna eta itsustasuna psikologiaren esparruarekin lotutako ideiak eta kontzeptuak trasmititzeko erabili izan dituzte. Horrela izanik, edertasuna onaren, beraz, garaiko idealekin bat etorritako balore etiko batzuen ikurtzat jo izan da. Itsusia, aldiz, garai guztietan, bizioaren, ahultasunaren eta ustelkeria moralaren sinonimo izan da.