Homerok Iliadako Parisen istorioak, obran zehar agertzen diren heroien ereduen aurkako muturreko ideia azaltzen du. Protagonistak Afroditak seinalatutako bidearen eta Hektor bere anaiak erakutsitako, eta heroi bati dagokion, jokabidearen artean aukeratu beharra du.
Hala eta guztiz ere, Parisen Epaiketa antzinatean gehien irudikatu zen gaietako bat izan zen. Greziar adibideak kontaezinak dira, batez ere edalontzietako irudietan. Erroman, non Eneas troiarraren ondorengotzat zirelako ustea zuten, gaiak aldaketa kontzeptualak izan zituen. Ondorioz, troiarrak goratuak izan ziren eta greziarrak bigarren maila batera igaro ziren.