Edertasunaz haraindian

Diskoboloa. Alkamenes. K.a. V. mendea. Bilboko Artelan Berreginen Museoa
Diskoboloa. Alkamenes. K.a. V. mendea.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Kalos kai agathos, ederra eta ona, hauxe zen greziarrek edertasuna aspektu estetikoak eta etikoak batzen zituen kontzeptua bezala adierazteko erabiltzen zuten esamoldea.

Ederra ona ere bazen. Atal ezberdinen arteko proportzio egokia ez zen esparru artistikora mugatzen, aitzitik, izariaren edota neurriaren bidez, bizitzaren aspektu guztietan aplikatu ahal eta behar zen. Gehiegikeria eta gabezia ez ziren atseginak eta, beraz, ez ziren ederrak.

Arteetako bakoitzak, aurreko ideiak, edertasunari zehaztasun handiagoz zegozkion termino jakin batzuen bidez adierazteko gaitasuna zuen. Esate baterako, musikan harmonia edertasunaren sinonimo zen, baina eskulturan eta ikusizko arteetan simetria.

Anterior