Mendebaldeko arteak eta pentsaerak edertasunaren idealaren alderik handiena duela mila eta bostehun bat urte greziar arteak finkatutako parametroetan oinarritzen duen, eskultura klasikoaren berraurkikuntza kontziente eta zientifikoa ez zen Ilustrazioak, XVIII. mendeaz geroztik, Artearen Historiako oinarriak ezarri zituen arte gertatu.
XV.mendetik aurrera, Errenazimentuan, Italian batez ere, antzinako testu eta lanenganako interesa handitu zen. Erromatar sendi garrantzitsuenek indusketa amateur anitz bultzatu zituzten, kulturaren esparruan lehiakide zituzten horien estatuen edertasunarekin lehiatu ahal zuten beste artelan batzuen bila. Handikien bildumak, obren kalitate teknikoagatik eta artistikoagatik baino, interes estetikoagatik gidatu ziren batez ere.
Hala ere, XVII. mendearen azken hamarkadetatik aurrera, alde batetik pentsamendu zientifiko berria zela, bestetik Italiaren ondare kulturalarenganako eta arkeologi-aztarnenganako interesa gero eta handiagoa zela, eta azkenik greziar hondarrak ezagutzeko jakingura hasiberria zela, hots, aurreko hirurak zirela eta, artistak eta pentsalariak antzinateari buruzko ezagutzak sistematizatzen hasi ziren.